“Iluntzean” kantuaren itzal luzea

Jon Ander Ubeda 2023ko abe. 7a, 07:00

Hogeita hamar urte atzera, 1993an hain zuzen, Maixa eta Ixiarren estraineko diskoa argitaratu zen. Bertan ageri da “Iluntzean” abestia, Ixiar Oreja andoaindarrak idatzi eta konposaturikoa.

Ilargia uretan murgildu da
itsas arrain txikien ondora
uraren hozkirriaren zirrara
hondar epelaren alboan.

Iluntzean uraren ertzean 
errainu baten argia,
ene maite biok jolasean
olatu zipriztin artean.

Haizeak zimurtu du itsasoa
kresalak lehortu malkoa,
maite zure zain hementxe naukazu
izar goiztiarrei begira.

Iluntzean uraren ertzean...

 

Hilezkor bilakatu da

Oraindik orain erromeria askotan entzun daitekeen kantua baita. Berriki, Go!azen 10 denboraldiaren 3. atalean agertu da kantu ezagunaren enegarren bertsioa.

Aiurrik, laster, egilearen beraren eskutik kantu ezagunaren sortze-prozesua argitara emango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!