Ur parkeko elementuak gorde dituzte, datorren urterarte

Aiurri 2023ko abe. 6a, 08:58

Iazko ekaineko irudia, muntaia garaikoa.

Negua gainean da eta ur parkeko elementuak kentzeari ekin diote. Datorren udaberrira arte babesean izango dira. 

2023a izan da ur parkea abiarazi den urtea. Haur eta familia askoren aisialdian aukera berria sortu da, modu horretan. Zer esanik ez Etxeberria plazak bizitza handia hartu duela, ur parkea zabalduz geroztik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!