Andoaingo Oscar Gomez eta familiak asteburu osora luzatu den egonaldia bizi izan zuten Municheko aireportuan. Bilbotik irten ziren, AEBko San Frantziskora bidean, eta azalpen handirik jaso gabe, Alemaniako aireportuan orduak eta orduak eman zituzten. Bizi izandakoa azaldu du Oscar Gomezek berak, Euskadi irratian.