Bidez bide garraio zerbitzua osatu eta zabaldu dute

Aiurri 2023ko abe. 9a, 07:06

Argazkia: Usurbil.eus

BIDEZ BIDE zerbitzua adinekoei eta mugikortasun murriztua duten pertsonei zuzendutako zerbitzua da, baita udalerriaren kanpoaldean pertsonen zaintza lanetara joaten diren zaintzaileentzat ere. Ordutegia, gainera, luzatu egin dute.

Herrigunetik urrun bizi diren adineko askorentzat zaila da herrigunean dauden zerbitzuetara gerturatzea. Udaletxea, Osasun Etxea, Eguneko zentroa... zerbitzu horiek guztiak herrigunean daude eta herritar asko kilometro batzutara bizi dira. Garraio zerbitzu berriarekin distantziak sortzen duen ezintasuna gainditu nahi da. Hori da helburu nagusiena: adinduen autonomia maila handitu eta herrigunera hurbiltzeko zailtasunak saihestu nahi dira.


Behemendi Landa Garapeneko eskualde mailako elkarteak, Andoaingo Udalarekin lankidetzan abiatu du. Urteak dira zerbitzua martxan dagoela. Denboraren poderioz osatuz joan da zerbitzua.

  • Telefono-zenbakia: 626 13 69 76.
  • Ordutegia: 626 136 976.
  • Zerbitzua: Lanegunak. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!