Andoaingo urte zaharreko lasterketan izena emateko aukera zabalik dago

Aiurri 2023ko abe. 8a, 11:31

2019ko irudia.

Lasterka Itzuli bezala ezaguna den lasterketa iristear da. Abenduaren 31n, goizeko 11:30ean hasita, partaidetza handia duen lasterketa egingo da. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Izena emateko aukera zabalik dago, baina soilik on line bidez egingo da. Egunean bertan ezingo da izena eman. Antolaketak festa giroa sustatzeko mozorrotuta agertzera gonbidatu nahi ditu lasterkariak: "Animatu eta etorri mozorrotuta ondo pasatzera, urteko azken egunean. Bertan itxarongo zaituztegu".

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!