Alberto Agirre Abesbatzak abestuz agurtu du Maria Jesus Berasategi

Aiurri 2023ko abe. 9a, 20:07

Ostegunean hil zen Maria Jesus Berasategi Galparsoro abeslari fina zen, eta Alberto Agirre Abesbatzako kidea izan zen bere sorreratik 1982an; makina bat urtetan aritu izan zen bertan. Gaur ilunabarrean, San Martin parrokian egin den bere aldeko hileta elizkizunean, abesbatzako kideek modu berezian agurtu dute. Hain zuzen, bere omenez, bi abesti eder abestu dituzte: Ama Maite Maria (Friedich Silcher) eta Tebe Poem (Dmitri Bortniansky). Ikusgai, bideoan:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!