Euskal dantzak, Malkogarriyak taldearen emanaldia eta gaztainak. Horiexek izango dira hurrengo larunbateko osagaiak. Horra, Urkikoen gonbitea: "Andoaindar guztiei zuzendutako festa da, eta baserritarrez jantzita bertaratzera animatzen bazarete, primeran! Gaztainak, txorizo egosia, freskagarriak eta sagardoa dastatzeko aukera izango duzue".