Gabonak | Andoain

Andoainen erosteak saria dakar

Aiurri 2023ko abe. 12a, 07:28

Abenduaren 20ra bitarte, Salkin merkatarien elkarteak sari ederrak zozkatuko ditu erosketa egiten dutenen artean.

“Abenduaren 20ra bitarte erosi Andoaingo saltoki eta ostalaritzan eta bonu hauen zozketan parte hatuko duzu”, gonbite hori luzatu die Salkin elkarteak herrikideei. Herrian barrena zabalik daude afitxak.

Sariak

  • 500 euroko saria
  • 200 euroko bost sari
  • 100 euroko hamar sari
  • 3 Plan B kaxa

Ezin ukatu sari ederrak ez direnik. Andoainen erosketa egiteak, beraz, saria dakar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!