Garaipen berria eskuratzeko aukera du Leizaran Lanbroa taldeak, larunbat honetan

Aiurri 2023ko abe. 13a, 18:06

Ibilbide paraleloa egiten ari dira asteburu honetan elkarren aurka lehiatuko diren bi taldeak. Leizaranek eta Zuazok bederatzina puntu dituzte.

Estatistikak ere beretsuak dituzte: 4 garaipen, berdinketa 1 eta 3 porrot. Garaipena lortzen duenak goranzko postuetara gerturatuko da. Euskadiko Senior Emakumezkoen Txapelketa 1. Mailako 9. jardunaldia da asteburuan jokatuko dena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!