Gabonak | Andoain

Mari Domingi eta Olentzero gutun bila hurbilduko dira Etxeberrieta plazara

Aiurri 2023ko abe. 14a, 08:33

Gabonak gainean diren seinalea da, ostiralerako iragarritako hitzordua.

Klasiko bilakatu da, Bihurri Etxeberrietako Jaiak antolatu duena. Dozenaka haur hurbilduko dira ostiral honetan, Olentzerori eta Mari Domingiri eskaeren gutuna helarazteko. Kotoik txokolatea eta bizkotxoak eskainiko dizkie bertaratzen direnei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!