[Postontzia]

"Familia Laguna" topaketa Andoaindarra elkartean

Andoaingo Ongi Etorri Eskolara ekimena 2023ko abe. 15a, 12:34

Andoaingo Ongi Etorri Eskolara udal proiektuak "Familia Laguna" programako familien topaketa egin zuen atzokoan.

Topaketa "Andoaindarra" elkarte gastronomikoan izan zen eta hiru eskoletako, hau da, Aita Larramendi Ikastolako, Ondarreta Herri Eskolako eta La Salle Berrozpe Ikastetxeko familiek hainbat jatorritako errezetak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izan zuten: Kolonbiako sancocho-ak, Euskal Herriko Bakailaoa pil-pil erara eta Argentinako panqueque-ak. Alde batetik, sukaldariei egin zuten lana eskertu nahi diegu: mila esker Viviana, Edith, Iker, Laura eta Cintiari kulturararteko menua prestatzeagatik. Beste aldetik, Andoaindarra elkarte gastronomikoko kideei eskerrak eman nahi dizkiegu euren espazioan kulturartekotasuna sustatzeko eskaini ziguten aukeragatik.

Andoainen kulturartekotasuna sustatzeko beste urrats bat!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!