Anabel Fernandez emaginari omenaldi sentitua eskaini diote dozenaka herritarrek, Plaza Morean

Aiurri 2023ko abe. 16a, 15:58

Osasun arloan bidegile izan zen Andoainen, Anabel Fernandez emagina. Hamarkadak egin zituen bertan lanean, eta haren heriotzak arrasto sakona utzi du emakume askorengan. Gaur gogoan hartu dute Plaza morean, ekitaldi sentituan.

Belaunaldi ezberdinetako emakumeek aurreskua dantzatu dute, Anabelen omenez, Aran Mujikak bibolina jotzen zuen bitartean. Jone Larrañagak gidatu du ekitaldia. Sentitua izan da omenaldia, hainbat partaideren interbentzioekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!