Kontseilu Sozialista Buruntzaldearen Espazio Sozialista ireki dute

aiurri 2023ko abe. 22a, 20:59

Kontseilu Sozialista Buruntzaldeak abian jarri duen proiektua da, Eskola kalean. Ilunabarrean egin duten irekiera-ekitaldian, arduradunek adierazi dute bi putre-funtsena dela espazioa, “10 urtez itxita egon da, eta orain interes kolektiboei erantzuteko irekitzen da”.

Askotariko jardun politikoa garatzeko helburua duela espazioak, gaineratu dute; hain zuzen ere, “Etxebizitza Sindikatuaren aholkularitza eta batzarrak, Laneko Autodefentsa Sarearen aholkularitza, indarkeria matxistaren aurkako babes sarearen dinamikak eta hainbat formakuntzetarako aukera”.

Azkenik, premiazkotzat jo dute Eskola kalean ireki duten gunea, “langileon bizi baldintzak okerrera doazen honetan, antolakuntza politiko independentea garatzeko espazio bat ezinbesteko da”.

 

Ekitaldi sorta, hurrengo egunetan

Kontseilu Sozialista Buruntzaldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako Andoainen, ireki berri duten egoitzan:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!