Euskaldunaren ibilbidea nabarmendu dute Gipuzkoako Kirol Galan

Aiurri 2023ko abe. 23a, 14:30

Ficoban egin da, aurten, Kirolgalaren 2023ko ekitaldia. Tartean, Andoaingo futbol taldearen ehungarren urteurrena nabarmendu dute. Jimmy Brosa Euskaldunako lehendakariak jaso zuen saria.

Kiroleko diputatu Goizane Álvarez Irijoak gala aurretik adierazi duenez, "kirola ez da jarduera fisikoaren adierazpena bakarrik, gure lurraldea lotzen duen bizi-sarea ere bada. Gipuzkoan, kirola funtsezkoa da berdintasuna, elkartasuna eta ahalegina bezalako oinarrizko balioak eraikitzeko, bai maila indibidualean, bai kolektiboan. Ezberdintasunak gainditzen dituen indar bateratzailea da, eta pertsonak lotzen ditu helburu komunak lortzeko. Kirol-diziplinen aniztasunak eta gure atletek erdietsitako lorpenek Gipuzkoako kirol-egoeraren aberastasuna eta bizitasuna nabarmentzen dituzte. Kirol Galaren bidez, ospatzen ditugu ez soilik arrakasta indibidualak, baita kirolak Gipuzkoan sustatzen duen izpiritu komunitarioa ere".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!