Gabonak | Andoain

Mimo handiz egindako jaiotzak

Jon Ander Ubeda 2023ko abe. 24a, 15:56

Jaiotza ikusgarria ikusgai dago Ama Kandida etorbidean. Extremadura kalean, Udaltzaingoaren egoitzatik aurrera joanda, bigarren jaiotza aurki daiteke. Txukuna, oso. Eta Bazkardo plazakoa, garai batean han eta hemen ikus zitekeen jaiotza da. Soila, eta pieza handiekin.

Eguberrietan bada egin daitekeen plan interegarria. Auzune ezberdinetan dauden jaiotzei bisitaldia egitea. Izango da gehiago, eta horien guztien artean hiru aipa genitzake.

Soilena, oinarrikoena, Bazkardo plazan dago. Iturri eta Estoril tabernen artean, paretari itsatsita, jaiotza jarri dute. Soila, oinarrizkoa, pieza handiz osatuta dago. Olentzeroren irudia ere, dabil oso urruti.

Extremadura kalean, etxabe batean, jaiotza oso txukuna topatu dugu. Plastikozko botilekin osatu duten zuhaitza, esaterako ikusgarria da.

Guztien artean, ikusgarria da oso Ama Kandida etorbidean aurki daitekeena. Hanbell almazenak ziren biltegiaren eta Orbelan fabrikaren artean dago, errepidera itsatsita dagoen etxe baten atzealdeko belarditxoan, Kotxez gerturatzeko aukera dago, dena esatera. Iñaki Blanco da jaiotza ikusgarriaren egilea. Tamainaz handi-handia, Maxi Mazon urnietarrak utzitako dozenaka piezez osaturik dago. Eta, gainera, ur sistema eta guzti jarri dio ibaiak sinesgarritasun handiagoa izan dezan. Bertan topatu dugu, eta hauxe berarekin izandako solasaldia:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!