Zubiaren bestaldetik iritsi dira Espigoira, eta bertan txondorra piztu ondoren Kale Nagusirantz abiatu dira. Beste urte batez, Mari Domingi eta Olentzero bertan dira! Jendaurrean egin duten adierazpenetik hiru mezu nabarmendu daitezke: Haur bakoitzarentzat opari bana gutxienez banatuko dutela, natura zaindu behar dela eta inor bazterrean utzi gabe jolasteko gaitasuna izan behar dugula.