"Horrelako gertaerek ez dutela lekurik gure herrian"

Aiurri 2023ko abe. 26a, 15:10

Azaroan erre zituzten edukiontziak.

Bada denboraldia udalerriko hainbat txokotan edukiontziek su hartu dutela. Azken asteotan joera hori areagotu da. Azkena bart gauean gertatu zen eta Udalak oharra argitaratu du.

ADIERAZPENA

"Azken asteetan hainbat edukiontzi erre dituzte herriko zenbait puntutan. Nahita egindako ekintzak izan dira, aurrez pentsatuak eta prestatuak. Alde horretatik, udal gobernuak bere kezka eta ezinegona adierazi nahi ditu, eta adierazi nahi du horrelako gertaerek ez dutela lekurik gure herrian.

Halaber, herritarrei adierazi nahi die lanean ari direla Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin egileak nortzuk diren identifikatzeko. Lankidetza horren ondorioz, herritarren artean alarma piztu duen egoera onbideratzea espero du udal gobernu taldeak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!