Talde lan ona erakutsi dute Tolosako igerilekuan

Aiurri 2023ko abe. 27a, 09:10

Buruntzaldea IKT taldekoak, Tolosan.

Oporraldiaren aurretik Tolosan lehiatu ziren. Urtarrilaren 13an dute hurrengo hitzordua, Hernanin.

Larunbat arratsaldean 19 taldekide bildu  ziren Tolosan: Ane Meyer, Nille Becerra, Iker Gorostegui, Nora Miguelez, Lucia Rey,  Amaiur Iparragirre, Alba Escribano, Laida Guerrero, Iñaki García, Saioa Elola, June López, Miren Sarobe, Kimetz de la Cruz, Garazi Etxeberria, Mario Amantegi, Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Irati Etxeberria eta Oihan Matute.

Buruntzaldea IKT taldekoek balorazio positiboa egin dute, eta dagoeneko urte berriari egira daude: "Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da ia denek hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu geratu dira denak. Zorionak denoi alde horretatik eta segi lanean!
 
Jada neguko oporraldian sartu gara eta urtero bezala, abenduaren 29an Gabonetako Nazioarteko Sarian izango dute hurrengo zita batzuk, aurten Ordiziako Majori igerilekuan ospatuko dena; horiek June López, Garazi Etxeberria eta Miren Sarobe izango dira. Horrez gain, denak urtarrilaren 13an Hernaniko Sarian parte hartzen izango gara".
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!