Gabonak | Andoain

Gabon Kontzertua, herriko abeslari eta txistularien eskutik

Aiurri 2023ko abe. 27a, 10:51

Urteroko usadioari jarraiki, Alberto Agirre Abesbatzak eta Olagain Udal Txistulari Elkarteak Gabon kontzertua eskainiko dute elkarrekin, Santa Krutz elizan, ostegunarekin, 20:00etatik aurrera. Pepe Andoainen, ansorenatarren, Urteagaren, Readingen eta beste hainbat konposatzaileen gabon giroko abestiekin osatuko dute kontzertua. Iaz egin zuten kontzertuko hainbat abesti bideoz, ikusgai hemen klik eginda.

Hona kontzertuko kantutegia osatutako duten abestiak:

Olagain Udal txistulari Elkartea:

- Gazte bide (Pepe Andoain).

- Eguberrko zortzikoa (Frantzisko Laskurain).

- Euskal Bilantzikoa (Isidro Ansorena).

- Ai, hau gauren zoragarria (Paxkual Barturen).

- Atzerriko Eguberria (J.I. Ansorena Miner).

- 71. Fandangoa (Bonifazio Laskurain). 

- Prantxiska Martina arina-arina (Isidro Ansorena).

- Bakearen urtxoa (Muchel Labeguerie).

- Etxe honetan (Josu Bergara).

 

Alberto Agirre Abesbatza:

- Atozte kristauak (J. Reading).

- Haur eder baten bila (Herrikoia).

- Gabon gauean (Juan Urteaga).

- Mesias sarritan (Bartolome de Ercilla). Bakarlaria: Karmele Muro.

 

Bi taldeak batera:

- Hator hator (J.I. Ansorena Miner).

- Aintza zeruan (moldaketa: Josean Pascual Puy).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!