Gabonak | Andoain

Andoaingo urte zaharreko lasterketan parte hartzeko epea hilaren 30ean amaituko da

Aiurri 2023ko abe. 28a, 09:53

"Lasterka Itzuli" San Silbestre lasterketa herrikoian parte hartu nahi duenak on line egin behar du izen-ematea, abenduaren 30era bitarte, Kronoak webgunean sartuz.

Udaltzaingoaren oharra

  • Trafikoa, adi. Lasterketa goizeko 11:00tan hastearekin batera, herriko hainbat kaletan eragina izango duten trafiko mozketak egingo dira. Hori dela eta, 10:45-12:00 tarte horretan Aita Larramendi 20tik hasi (Gaztetxearen ondotik) eta Kaleberria osoan trafikoa moztuko dute.
  • Ibilgailuaren erabilera ekidin. Andoaingo herritar guztiei eskaera egin zaie, adierazitako orduetan, ez dezatela ibilgailua erabili eta bete ditzatela antolaketan laguntzen duten boluntarioen eta udaltzainen jarraibideak.
  • Bus geltokiak. Bazkardoko geltokietan eta Karrikan (Donostiako noranzkoan) hartuko ditu erabiltzaileak.

Lasterketa amaitu berritan, trafikoa berrezarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!