Andoain CUP Emakumezkoen Haur Eskubaloi Txapelketa, gaurtik hasita larunbata bitarte

Aiurri 2023ko abe. 28a, 11:39

Emakumezkoen haur kategoriako 26 taldek lehiari ekin diote gaur goizean, eta larunbata bitarte ariko dira, Andoain CUP txapelketan. Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan jokatuko dira partiduak. Txapelketaren gainean argibide gehiago nahi izanez gero (partiduak, ordutegia, araudia…), Leizaran eskubaloiaren helbidera jo liteke.

Lehen saria ez da nolanahikoa: Partillecup izeneko munduko txapelketa ospetsuenean parte hartzeko aukera. eskubaloi txapelketarik handienean parte hartzeko aukera. hain zuzen, Gotemburgon (Suedia) 2024ko uztailaren 1etik 6ra jokatuko da txapelketa hori.

Leizaran eskubaloi taldeak Andoaingo udalaren, herriko hainbat merkatarien eta Partillecupen laguntza jaso du, txapelketa antolatzeko orduan.

Hona txapelketan parte hartzen ari diren taldeak:

Urdaibai ET (Bermeo-Mundaka)

Hernani Akola (Hernani)

Irauli (Donostia)

BM LIZARRERIA (Lizarra)

Zarautz (Zarautz)

Zuazo LILAS (Barakaldo)

MBO ZKE (Zarautz)

C.D. Egües Eskubaloia (Egües)

Errotabarri Beltza (Ermua)

Urola Goierri BUS (Zumarraga-Urretxu)

Errotaberri Zuria (Ermua)

Malkaitz (Burlada)

Aloña Mendi 2 (Oñati)

Bera Bera 2 (Donostia)

Tolosa (Tolosa)

Muskiz 2010 (Muskiz)

Saieko Kimera Fisio (Donostia)

Bera Bera 1 (Donostia)

ATL Basauri (Basauri)

T-O Pulpo (Zumaia)

Urdaibai Burgoa (Bermeo-Mundaka)

Aloña Mendi 1 (Oñati)

MEK Eibar (Eibar)

Leizaran URD (Andoain)

Leizaran OREKA M (Andoain)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!