Gabonak | Andoain

Urte zahar gauean suziriak eta artefaktu piroteknikoen erabilera saihestea eskatu du Udalak

Aiurri 2023ko abe. 30a, 08:20

Hiruka

Zaratarekiko sentikorrak diren pertsona eta animaliekin errespetuz jokatzeko mezua luzatu du Udalak. Suziriak eta artefaktu piroteknikoen erabilera egiten duenak indarrean dagoen dekretua aintzat hartzea eskatu du.

Urte amaiera-hasiera horretan, gauerdian hasita, su festa izan ohi da herriko txoko ezberdinetan. Udalak hori saihestu nahi du, besteak beste, sute arriskua areagotu egin daitekeelako. Horrez gain, "pertsona eta animaliekin errespetuz jokatzea" beharrezko ikusten duelako.

Indarrean dagoen dekretua

"Jakitun da, ordea, material horien erabilpena legezkoa dela; horregatik, erabiltzekotan, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoko ikuskizunak egiteari buruzko uztailaren 30eko 400/2013 Dekretuak diona jarraitu beharko da:

  • Artikulu piroteknikoak baimendutako saltokietan bakarrik erosiko dira.
  • Artikuluaren zehaztasunak arretaz irakurri.
  • Artikulu hauen erabilera adinez nagusi den pertsona batek gainbegiratuta erabili beharko dira.
  • Egiaztatu, erabili aurretik, beste pertsona edo elementuetatik aldenduta dagoela. -Egiaztatu inguruan ez dagoela produktu suharberarik.
  • Erabili ostean, gorde zentzuzko denbora tartea hurbildu aurretik.
  • Ez bota hondakinak edukiontzi batera jaurtiketaren ostean, sute bat sor baitezake".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!