Hiru egunez toki askotatik etorritako eskubaloi taldeak jokatzen aritu dira Arraten eta Allurralden, Leizaran eskubaloi klubak mimo handiz antolatutako txapelketan. Saria ez zen nolanahikoa: Udan Suediako lurretan jokatuko den Partillecup txapelketara joateko aukera. Zarautz KE taldekoak izan dira txapeldunak. Pozarren zeuden egindako balentriarekin. Basauri iritsi zen finalera.