Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) joan den abenduaren 16an aurkeztu zen Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan 1.500 lagunen aurrean, eta, azken asteetan herriz herri aurkezpenak egin dira. Andoaingoa Buruntzaldeko bigarren eta azken geldialdia izango da, Hernanin egindakoaren ondotik.
EHKS, Mugimendu Sozialistaren erreferente politikoa eta antolakunde nagusia izango da eta helburu nagusia langileen artean komunismoa hegemonikoa bihurtzea izango da. Antolakundearen jardunaren nondik norakoak azaltzeko saioa izango da, 19:00etatik aurrera Igara Espazio Sozialistan.