Andoaingo ihauterien egitaraua zehaztuko dute hilaren 15eko bileran

Aiurri 2024ko urt. 3a, 09:19

Gabonetako ospakizunak amaitu gabe, herri eragile asko hitzordu berria jomugan dute: Ihauteriak. Datorren urtarrilaren 15ean egingo dute bilera berria, 19:00tan hasita, Bastero Kulturgunean.

Bilera horretan jaien egitaraua zehaztuko dutela adierazi dute Kultura Sailetik.

Inauteriak 2024 | Andoain

  • Otsailak 8, osteguna. Ostegun Gizena.
  • Otsailak 9, ostirala. Ostiral Mehea.
  • Otsailak 10, larunbata. Inauteri festa. Desfilea.
  • Otsailak 11, igandea. Inauterien jarraipena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!