Arratsaldean ere zabalik izango da haur parkea, Allurralde kiroldegian. Puzgarriez eta bestelako jarduerez gozatzeko azken aukera da.
Kiroldegiko sarreran, bestalde, Errege Magoei gutuna helarazteko aukera dago. Bertan jarri dituzte postontziak.
Haur eta gaztetxo ugari hurbiltzen ari da Allurralde kiroldegian Udalak egokitu duen haur parkera. Bart arratsaldean, bereziki, jende ugari elkartu zen. Gaur goizean ere jende asko ibili da, eta arratsaldeko saioarekin amaiera emango diote aurtengoari.