Lanek hilabete inguru iraungo dutela estimatzen dute. Udaletik zehaztu dutenez, “hondeatzaile bat ibiliko da aipatutako lan hauek egiten, eta oinezkoentzat zein txirrindularientzat ez du eragozpenik sortuko, baina astelehenetik ostiralera eragozpenak egon daitezke gune batzuetan autoz pasatzeko”.
Leizotz auzoan kokatzen diren Baltzuntxiki eta Baltzunaundi baserrietatik Etenetara bitartean dagoen bideak 8.600 metro inguru ditu, eta “Lapurtxulo pista” gisa ere da ezaguna. Naturzaleek eta kirolzaleek asko erabiltzen dute, hainbat naturgune eta eraikin zahar edo megalitikoetara iristeko. Hala nola, Lapurtxuloko borda, Usabelartzako zelaia edo zingira; Onddo (782 m.), Muntto (499 m.) eta Aizkorriko (671 m.) edo Adarrako (819 m.) mendigainak; Usabelartzako eta Etenetako zutarriak…