Errege Magoek eta beren pajeek San Juan Bataiatzailea zaharren egoitzan egin dute lehenbiziko geldialdia, eta bertan bizi diren egoiliarrei eta zaintzaileei bisita egin diete. Ondoren, Allurralde kiroldegira abiatu dira, hainbat haur ilusioz beterik zain baitzituzten bertan. La Salle Berrozpe ikastetxe antolatzaileak aurten ezin izan du tradiziozko Kabalgata antolatu herriko kaleetan, eguraldi kaskarrak galarazi baitio. Argazki-bilduma eta bi bideo (Errege Magoak Allurralden, eta, Iker Arana antolakuntzako kidearen adierazpenak), ikusgai:
2024 urt 05 Andoain