Oraingo honetan egongo da aukera haurrak matrikulatzeko, eta martxoa, apirila, maiatza eta ekainean hasiko diren haurrek eman dezakete izena.
Bastero Kulturgunera jo behar da, horretarako. Hauxe da eskatzen duten dokumentazioa:
- Eskaera orria beteta.
- Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia edo jasotako diru sarrera gordinen ziurtatua (gurasoetakoren batena).
- Haurrak bere adinerako txertoak dauzkala egiaztatzen duen ziurtagiri medikua. Zaintza berezia. beharko balu, alergiak, intolerantziak eta bestelakoak, bertan ja- soko dira.
- Famili liburuaren kopia (haurra azaltzen den orriarena).
- Famili ugariaren tituluaren kopia, izanez gero.
- Andoainen erroldatuta ez balego, elkarkidetzako ziurtagiria.