Eskuratzear dira hamargarren garaipena jarraian

Aiurri 2024ko urt. 8a, 18:03

Representaciones Justino - Ganbara Andoaingo saskibaloi taldea junior mailako partaidetza ligan ari da, 2. multzoan. Sei taldeko ligaxkan jokatu dituzten bederatzi partidak irabazi ditu. Datorren asteburuan jokatuko da azkena, eta 10/10 partziala lortzera aterako dira.

Esku-eskura dute hamarretik hamar garaipen poltsikoratzea. Aurrean Luberri taldea dute, ligaxka honetan andoaindarren antitesi bilakatu dena. Ez dute oraindik partidarik irabazi. 

Hurrengo partidua

Urtarrilak 13, larunbata.
16:00, Benta Berri.
ANTIGUA LUBERRI-REPRESENTACIONES JUSTINO
Benta Berri POL.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!