Belako musika-taldeak joko du Andoaingo gaztetxean

Aiurri 2024ko urt. 9a, 13:17

Iturria: Belako

Ibilbide oparoa duen Belako musika-taldea izango da igande honetan, Andoaingo gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan. "Sigo regando" lana kaleratu zuen joan den urtean, rocka eta post-punka oinarri. Orain, diskaren neguko bira egiten ari dira, martxoa bitartean.

Antolatzaileek sare sozialetan adierazi dutenez, "garai zaharretan bezala", momentuan bertan erosi beharko dira sarrerak. Alegia, ez da aurresalmentarik egongo eta arratsaldeko 18:30ean irekiko ditu ateak Gaztetxeak, 19:00etan Mungiako taldeari harrera beroa egin asmoz.  

K

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!