Bertan behera utzi dute urtarrilaren 10eko "Ibili Andoain" hitzordua

Aiurri 2024ko urt. 9a, 19:04

Eguraldi iragarpena tarteko, eta parte-hartzaileen segurtasuna bermatze aldera, bertan behera geratu da biharko irteera. Udalak egin du jakinarazpena, hurrengo hitzordua iragartzearekin batera. Datorren astean izango da, zehazki, urtarrilaren 17an.

Andoaingo Udalak eta herriko zenbait elkarteek elkarlanean burutuko dute asteazkeneroko hitzordua. Berez, hiru ibilbideetan (laburra, ertaina eta luzea) banatzen dira parte-hartzaileak; 10:30ean hasten dira ibilbide ertaina eta luzea, eta 10:45ean, laburra.

2018an jarri zen abian ekimena; eta orain arte harrera beroa izan du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!