Agiri ofizial ohikoak eskuratzeko prozedura erraztu du Udalak

Aiurri 2024ko urt. 15a, 11:39

Anbrosia Olabide eraikinaren kanpoaldean dago makina.

Anbrosia Olabide eraikinean hainbat agiri eskainiko dituen makina ipini dute. 24 orduz egongo da zabalik. Udalak dio "erabilera errazekoa eta intituitiboa" dela. Nolanahi ere, zein erabilera duen erakusteko datozen bi asteetan langile bat egongo da argibideak emateko prest.

Anbrosia Olabiden (Gizarte Zerbitzuen saila kokatzen den eraikinean) ezarri dute makina hori, egunerokoan ohiko prozedura administratiboetarako "baliagarri izan daitezkeen zenbait agiri eskuratu edo hainbat eragiketa egin ahal izateko". Herritar guztiek sarbidea izango dute Nortasun Agiria edota B@kQ ziurtagiri digitala sartuta. Udalak adierazi duenez, honako agiriak eskaintzeko berehalako laguntza emango du: 

  • Ordainagirien kontsulta eta inprimaketa.
  • Ordaindu gabe dauden ordainagirien kontsulta eta inprimaketa.
  • Errolda ziurtagiriak.
  • Ordainagirien ordainketa (banketxe bakoitzaren arabera).
  • Sarrera erregistroa egiteko aukera.

Erabilera errazekoa

Udalak erabiltzeko erraza dela ziurtatu du: "Erabilera erraza eta intituitiboa du makinak; edonola, bi astez, langile bat egongo da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara, makinaren erabilera egokia erakusten. Gainerakoan, egunero erabili ahal izango da makina, eguneko 24 orduetan".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!