[Azken sarrerak salgai]

"Ez gara jaitsiko" Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, larunbat honetan Basteron

Aiurri 2024ko urt. 15a, 15:39

Pirritx, Porrotx, Marimotots eta konpainia Andoainen izango dira, larunbat honetan, ikuskizun berrienaren saio bikoitza eskaintzen. Azken sarrerak salgai daude. Kutxabank bidez eros daitezke, on line.

Euskal Herriko konpainia ezagunena iristear da, gurera. Ikuskizun berriena aurkezter datoz. Zeri buruzkoa da? Hauxe aurrerapena: "Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira”.

Familian ikusteko aukera paregabea. Ingurumenarekiko arreta areagotzeko aproposa.

Koreografia ikas ezazu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!