Robotikalogia tailerra, robotikaren munduan murgiltzeko

Aiurri 2024ko urt. 17a, 10:46

Robotikaren munduan modu erraz eta pedagogikoan murgiltzeko aukera eman zuen Basteron larunbatean antolatu zuen Robotikalogia tailerrak, La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatuta. Andoaindar guztiei irekitako saioa izan zen, ikastetxeko ikasleek eta teknikariek gidatuta. Argazki-bilduma, eta Osertz Aldai metodologiaren arduradunaren azalpenak bideoz, ikusgai:

Haurrei, gazteei eta euren gurasoei batik bat bideratutako saioa izan zen larunbatekoa, Basteroko areto gelan.

Lau txokoetan banatu zen tailerra. Haur Hezkuntzan, lego piezen muntaia. Lehen Hezkuntzan, Binder + Scratch + Lego WeDo + Wonder. DBHn, Microbit/Arduino/Scratch. Eta, azkenik, Lanbide Heziketan, programazioa/Arduino/Domotika/3D inprimagailua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!