Bigarren partida jarraian kanpoan, Leizaran taldearentzat

Aiurri 2024ko urtarrilaren 18a

Artxiboko irudia.

Leizaran Lanbroa tabernak Euskadiko Senior Emakumezkoen lehen mailako 11. jardunaldiari ekingo dio, bigarren itzuliari hasiera emango diona. Aurreko asteburuan Eraiken taldearen kantxan garaipena (24-32) eskuratu ostean, bigarren partida jarraian dute etxetik kanpo. Oraingoan, Berango taldearen aurka. 3. eta 4. postuan dira bi taldeak, sailkapenean.

Partida Berangon izango da, 19:45tan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!