Jarduera fisikoa sustatzeko doako zerbitzua eskainiko dute Udalak eta Osasun Etxeak

Aiurri 2024ko urt. 18a, 13:40

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu dute ekimena. Doakoa da, herrikide guztiei zuzenduta. Bizimodu osasuntsua sustatzea du helburu, bereziki jarduera fisikorik egiten ez duen biztanlegoari begira.

Aurkezpenean hizlari aritu dira eragile ezberdinak: Malen Azua Mugiment egitasmoko teknikaria, Arantxa Uranga Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikaria, Marta Pastor Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria eta Andoni Alvarez Andoaingo alkatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!