Gozatzeko deia luzatu du Andoni Alvarez alkateak, herriko bi sagardotegietara egindako bistaldian. Aintzat hartu du egindako lana, “arretaz eta mimoz zaildutako sagardoa” dela nabarmenduz.
Aldi berean, errespetuz jokatzeko deia ere egin du alkateak: “Lanean ari direnekiko, sagardotegiaz eta sagardoaz disfrutatzera gerturatzen den herritar guztiekiko... guztiekiko errespetuz jokatzeko dei egiten dugu”, esan du.
Halaber, Andoainek ez duela eraso sexista, matxista edo homofoborik onartuko erantsi du.
Gaurkoan hasita, beraz, bi sagardotegietako ateak zabalik daude uzta berria dastatzeko prest.