Zain dugu Agate deuna!

Urtero bezala, Ageda deun egunaren bezperako usadioari helduko diogu eta berriro Andoaingo kale eta plazetan barrena ibiliko gara otsailaren 4an, igandearekin, arratsaldeko seietatik aurrera, Elizondo tabernaren aurrean azkeneko kantak urratuz amaitzeko.

URTEROKO OHITURARI EUTSIKO DIOGU AURTEN ERE!

Ahotsak prestatzeko helburuareeta kanta berriren bat ere ikasi behar baita, urtarrilaren 30ean, asteartearekin, eta urtarrilaren 31n, asteazkenarekin, entseguak egingo ditugu Anbrosia Olabide egoitzako sarrera nagusian, ohi dugun bezala, iluntzeko 20:00etan hasita.

Ateri egon edo kazkabarra egin Agate deunaren erronda kalean izango da berriro aurten, hutsik egin gabe. Errondaren ibilbidea ohikoa izango den arren, jarraian adierazten dizuegu zein izango den, gutxi-gorabehera:

  1. Dr. Huizi kalea, 15 (18:00)
  2. Ondarreta kalea (Liburutegia)
  3. Basteroko plazatxoa
  4. Kale Nagusia: Urkiola taberna
  5. Kale Nagusia: Li dendaren parean
  6. Kale Nagusia: Irunberri/Santakrutz parean
  7. Kale Nagusia: Amantegi/Zubiondo parean
  8. Zumea kalea: Gaztelutxo
  9. Zumea-Berria bidegurutzea (Guipuzcoano)
  10. Zumea kalea: Danenako plazatxoa
  11. Zumea kalea: Txalaka/Nerea
  12. Zumea: Muga inguruan
  13. Aingurasutegi atzealdea
  14. Kale berria: Kurpil atzean
  15. Juan Bautista Erro: Etxeberria Hiru
  16. Kale Nagusia: Dr. Huizi parean
  17. Goikoplaza: Anaiak taberna.
  18. Goikoplaza: Larramendi.
  19. Goikoplaza: Elizondo taberna (20:20).
  20. Ontza Elkartea (afaltzera doazenak)

Ohar garrantzitsua:
Afaritara joan nahi duten parte hartzaileek lehenengo entsegu egunean eman behar dute izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!