Erakusketa, hiru eremuetan egituratu dute, San Telmo museoan: Materia, Adimena eta Beste adimen batzuk.
Museoko arduradunek adierazi dutenez, erakusketak “Garunaren anatomian zein horrek sortzen duen guztian barneratzen gaitu: kontzientzian, pentsamendu abstraktuan, hizkuntzan, irudimenean, ametsetan edo memorian”. Gaineratu dute gizakiaz haraindiko beste adimen batzuk ere aztergai direla: “adimen artifizialak, animalienak eta kolektiboak eta burmuinik gabeko organismoenak”.