N1 ANDOAIN A15

Bizilagun hori

Zuregana jotzen dugu jakinarazteko urtarrilaren 27an, larunbatarekin, 11:30etan Bordaberri industrialdean elkartuko garela, auto karabana baten bidez andoaindarrentzako proiektu alternatibo duin bat aldarrikatzeko.

Ekar ezazu zure banderola. (Iturri eta Belkoian tabernetan eta Coviran, Ernaitza, Gorostidi, Stop, Telletxea eta Revívelo Arreglos dendetan, salgai). Ez delako trafiko arazo bat bakarrik. Politikari eta erakunde publikoei ikuspegi zabala eskatzen diegu, konponbide integral baten alde egiteko, andoaindarrei bizkarra emango ez diena. Andoain bizirik!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!