N-I autobidearen itxiera puntualak egingo dituzte, Andoain parean, datozen bi gauetan

Aiurri 2024ko urt. 24a, 08:59

N-I errepidean, Andoain parean, instalazioetan aurreikusitako artatze lanak egin behar direla eta itxiera laburrak egingo dira asteazken eta ostegun gauetan, Gasteizko noranzkoan soilik.

Urtarrilak 24 (asteazkena) eta urtarrilak 25 (osteguna) bitarteko gauean, 00:00etatik aurrera eta ordubeteko gehieneko iraupenarekin, moztuta geratuko da 447,670 KPtik (sarrera A-15 autobidetik, Bazkardoko lotunean, Andoainen) 445,500 KPraino (Sorabillako baskulan, Andoainen).

Urtarrilak 25 (osteguna) eta urtarrilak 26 (ostirala) bitarteko gauean, 00:00etatik aurrera eta ordubeteko gehieneko iraupenarekin, moztuta geratuko da 445,500 KPtik (Sorabillako baskulan, Andoainen) 442,300 KPraino (sarrera Txermineko biribilgunetik, Villabonan). Gainera, urtarrilak 25, osteguna, eta urtarrilak 26, ostirala, bitarteko gau horretan ere, gaueko  02:00etatik aurrera eta ordubeteko gehieneko iraupenarekin, moztuta geratuko da 442,300 KPtik (sarrera Txermineko biribilgunetik, Villabonan) 440,400 KPraino (Gruas Iru izeneko enpresaren aurrean, Laskibarreko industrialdean, Iruran). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!