Basteroko taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa martxan da

Aiurri 2024ko urt. 24a, 13:37

Proposamenak aurkeztu daitezke dagoeneko, otsailaren 19ra bitarte.

Abenduaren 16an itxi zituen ateak, hasiera-hasieratik taberna-jatetxearen ardura beregain hartu zuen arduradunak.

Bastero Kulturguneko ostalaritza-gunea kudeatzeako prozesu berria abiatu du Andoaingo Udalak. Zerbitzu kontratu bidez egingo da, eta, eta legeak dionari jarraiki, bi urterako lizitazioa izango da, beste bi urterako luzagarri izango delarik.

Proposamenak aurkeztu daitezke dagoeneko, eta otsailaren 19a izango da horretarako azken eguna. Prozesua abiatu nahi izanez gero, edo edozein zalantza argitu nahi izanez gero, Udaleko Kontratazio zerbitzuarekin jarri daiteke harremanetan, telefonoz honetara deituz: 943 300 830.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!