Azken asteotan lapurreta saiakerak egin dira herriguneko denda eta merkatalguneetan. Kale Nagusian, gainera, eliza izan da lapurren jomugan egon den guneetakoa. Joan den ostiralean, gauez, zubitik gertuen dagoen elizaren atzeko aldetik sartu ziren, atearen ezkerraldeko egur zatia txikituz. Bertatik sartu eta barruan Sagrarioa zegoen tokira hurbildu ziren. Atetxoa txikitu eta bertan zeuden bi kopak lapurtu zituzten. Elizatik sakristiara daraman atetxoa ireki zuten baina bertatik ez zuten balio handiko objekturik lapurtu. IÒaki Zabaleta apaizak Aiurriri adierazi dionez, lapurtutako bi edalontziek ez dute balio ekonomiko handirik. Bai, aldiz, balio sinboliko nabarmena. Herriguneko kristau komunitatearen liturgietarako ororako erabiltzen baitziren bi edalontziak. Eragin eta kalte handiena ateetan eragin du astebarruko lapurretak. Egun hauetan horiek konpontzeko lanean ari dira, besteak beste, aseguru-etxeekin harremanetan jarriz.