2025. urtera arte luzatu du kontratua Yerai Martin emakumezkoen Eibar taldeko entrenatzaileak

Aiurri 2024ko urt. 25a, 11:50

Eibar futbol taldea eta Yerai Martin akordio batera iritsi dira kontratua denboraldi bat gehiago luzatzeko. Emakumezkoen lehen taldeko teknikariak talde armaginean jarraituko du 2025 arte.

Yerai Martin 2022an iritsi zen SD Eibarrera, eta iazko lehen mailara igotzeko taldeak egindako lanaren zati garrantzitsua izan zen. Eibarrek, andoaindarraren agindupean, 1. mailara (F Liga) igotzea lortu zuen iaz: 13 garaipen, 14 berdinketa eta 3 porrota izan zituen, eta maila horretan gol gutxien jaso zuen taldea izan zen.
 
Yerai Martinen agindupean, emakumezkoen lehen taldeak 13 puntu lortu ditu denboraldi honetan lehen 14 jardunaldietan, eta jaitsiera-posizioetatik kanpo dago. Ipuruan jokatu diren azken 3 partidak irabazi dituzte armaginek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!