Dantzan oroituko zaitugu
Aupa Aitzi! Hementxe gabiltza
axeri zaharraren pare.
Buruntza aldera etorri gara
ezagun ginen lehen ere!
Dantza, musika, algara eta
jateko franko debalde,
egun ederra irten da baina
ez da berdina zu gabe!!
Axeri langile, bihurria
emakume(e)kin plazara
bidea zabaldu zenuen eta
oso urrun heldu gara!
Zure faltak gure barrenean
eragin duen dardara…
Dantzan ari garen bakoitzean
gurekin egongo zara!