Jarkik "Sionismoaren aurkako borroka eta FPLPren papera" izeneko hitzaldia antolatu du

Aiurri 2024ko urt. 29a, 10:36

Jarki Antolakundeak sionismoaren aurkako borrokaren eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteari buruzko hitzaldia antolatu du, Andoaingo Gaztetxean. Ostegunean izango da, arratsaldeko 19:00tan hasita.

Hitzaldian Fayez Badawik Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko (FPLP) militante zein bozeramaile ohiak eta Adnan Barghouti-k Ramallah-ko biztanleak parte hartuko dute. FPLP-k sionismoaren aurka eduki duen papera eta Zisjordaniako bizimodua eta egoeraren gainean mintzatuko dira, hurrenez hurren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!