Otietako tunela hilabeteko epean eraberrituko duela iragarri du Andoaingo Udalak

Aiurri 2024ko urt. 29a, 12:26

Urte eta erdi atzera, tunelaren lehen itxiera egin zuten. Geroztik itxiera gehiago izan da eta horrek herriko oinezkoen eta bisitarien joan-etorrian eragin zuzena izan du. Andoaingo Udalak gaurkoan iragarri duenez, Leitzarango Otieta tunelaren konpontzeko lanei ekin diete. Lanak amaitzeko epemuga jarri dute, gainera, hilabetekoa. 

Tunel osoaren segurtasuna bermatu nahi dute, abiatu dituzten lanen ondorioz. Besteak beste, Udalak adierazitakoaren oharretik hartuta, ur filtrazioen higadurak saihesteko zigilatze-lana eta tunel osoaren egitura indartzea da xedea.

Tunela, epe motzera, berriro zabalikizango dela aurrikusten da beraz. Xabier Fondon Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, lan hauen bitartez, "erabiltzaileen segurtasuna bermatu nahi da"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!