Sailkapenean gorantz egin nahi du Euskaldunak

Aiurri 2024ko urt. 30a, 07:57

Artxiboko irudia.

Gizonezkoen Gorengo mailan bigarren partida jarraian jokatuko du Euskaldunak, Ubitarte zelaian. Aurrekoan bezala, oraingoan ere hiru puntuak lortu nahi dituzte. Lortuz gero, sailkapenean gorantz igotzeko garrantzia handikoak izango dira.

Aurreko asteburuan sailkapenean aurretik doan Urki taldea 4-2 garaitu zuen etxean, Euskalduna taldeak. Eta datorren asteburuan, sailkapenean atzetik datorkion Soraluze garaitu nahi du. Bitik bi Ubitarten irabaztea lortuz gero, urrearen parekoak lirateke 6 puntu horiek.

Euskalduna une honetan 6. postuan da sailkapenean, 28 punturekin. Aurretik ditu Ikasberri (29) eta Urki (30). Mondragon liderra alde batera utzita (42), gainerako lehen sailkatuak gehienez ere 4 puntura daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!