[EUSKADIKO LIGA]

Garaipen berriaren bila, asteburu honetako jardunaldian

Aiurri 2024ko urt. 31a, 07:41

Artxiboko irudia.

Ligako hirugarren berdinketa eskuratuta, Egian garaipen berria eskuratzeko aukera dauka Leizaran Lanbroa tabernak.

Euskadiko senior emakumezkoen txapelketan, 1. mailako ligaren jardunaldi berria jokatuko da asteburuan. Egiaren kantxan jokatuko dute andoaindarrek eta sailkapenari begira, Egia taldea garaitzeko modukoa izan daiteke. Kantxan erakutsi beharko da hori.

Aurreko asteburuan Elgoibar eta Leizaran arteko partida jokatu zen Allurralden. Ligan erakusten ari diren parekotasuna handia da, eta Andoaingo partidan gidoia errepikatu zen. Partida berdindu zuten, eta sailkapenean parez pare daude:

4  ELGOIBAR: 13 puntu, 12 partidatan. 5 irabazi, 3 berdindu, 4 galdu.

5 LEIZARAN LANBROA TABERNA: 13 puntu, 12 partidatan. 5 irabazi, 3 berdindu, 4 galdu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!